Koldobika Jauregi

Koldobika Jauregi

Koldobika
Koldobika
Koldobika Jauregi

Artearen alor askotan esperientzia handia duen artista da Koldobika Jauregi alkizarra. Margogintzan, eskulturan, performanceak egiten, ekoizpenen diseinuetan, bideo-sormenean... 70eko hamarkadan hasi eta gaur arte, lan ugari egin du alor horietan guztietan eta jaso dituen sariak ere asko izan dira.

150 erakusketatik gora egin ditu bakarka edota beste artista batzuekin; eszenografiak landu ditu; bitxien, sukalderako ontzien eta jostailuen diseinu lanetan aritu izan da; hainbat proiektu estetiko egiteko kontratatu izan dute; beste artista batzuen erakusketen komisario lanak egin ditu eta beste hainbat lan ere egin ditu.

Esperientzia honekin guztiarekin, gainerakoei erakusteko pertsona egokia da. Konferentziak eta ikastaroak ere eman izan ditu.