Beatriz Gonzalez

Beatriz Gonzalez

Beatriz
Beatriz
Adina: 23
Lekua:Usansolo
Beatriz Gonzalez Rojo

Bost urte ingururekin pintura akademia batera bidali zuten Beatriz bere gurasoek. Berehala konturatu ziren talentua zeukala eta haurrentzako akademia txiki geratzen zitzaiola. Beraz, aitarekin batera, helduentzako pintura akademiara joaten hasi zen 6 urte zituenean. DBH amaitu zuenean, Durangoko arte eskolan aritu zen eta ondoren Arte Ederren fakultatean ikasi zuen. Duela gutxi, berriz, irakasleentzako formazio master bat amaitu berri du eta lanen bat lortzeko esperoan dago.

Bien bitartean, margotzen jarraitzen du eta hainbat enkargu ere izan ditu. Hitzekin adierazi ezin duen hori margotzen adierazten duela dio berak. Inspiratuta sentitzen denean margotzen du eta edozein euskarri eta teknikarekin ausartzen da: oleoa, akuarela, graffitia edota bideo-proiekzioak egiten ditu.

Utzita eta zaborrez beteta dauden lekuetan aurkitzen omen du inspirazioa askotan. Batzuetan, gainera, hondakinen bat jasotzen omen du bere artelanetan txertatu ahal izateko.

Bere jakintza handitzeko hartzen du parte lehiaketa honetan. Kritikak oso ongi hartzen dituela dio, batik bat, pinturaz benetan dakien pertsonek egindakoak baldin badira; gehiago ikasteko aukera ematen omen dio horrek.