Idoia Iturri

Idoia Iturri

Idoia
Idoia
Adina: 46
Lekua:Iruñea / Erandio
Idoia Iturri Marturet

Iruñan jaio zen lehiakide honek Arte Ederrak ikasi zituen, lehendabizi Bartzelonan eta ondoren Leioan. Txikitatik margotu izan du; unibertsitatera joan aurretik Jesus Lasterra izan zuen irakasle. Hainbat pintura eta komiki lehiaketetan parte hartu du eta gustura aritu izan dela aitortzen du.

Asko mugitzen den emakumea da Idoia. Hainbat lekutan bizi izan da eta ez du arazorik izaten batetik bestera joateko. Gaur egun, Erandion du etxea, baina hainbat hilabete pasa zituen Bretainian frantsesa ikasten, Ingalaterran ere eman zuen denbora bat eta Logroñon ere bizi izan zen.

Ikus-entzunezkoetarako figurante lanetan ere aritu izan da. Soinujolearen semea eta Agur Etxebeste pelikuletan eta La víctima número 8 telesailean agertu da, baita hainbat iragarkietan ere.