Javier Igoa

Javier Igoa

Javier
Javier
Adina: 64
Lekua:Lesaka
Javier Igoa Alzugaray

Musikarako eta pinturarako gaitasuna erakutsi zuen Javierrek umetatik eta biak batera garatu dituela esaten du berak. Pintura eskolarik ez du inoiz hartu; autodidaktatzat du bere burua eta afizioz aritu izan da zeregin honetan. Lehiaketa askotan hartu du parte eta bat baino gehiago irabazi izan ditu. Enkarguz ere koadro bat baino gehiago egin ditu.

Baina bere lanbideak beste batzuk izan dira. 18 urterekin soldaduskara joan zen boluntario musika ikasi ahal izateko. Bi urtetan solfeoa ikasi eta tronpeta jotzen hasi zen. Donostiako hainbat lokaletan eta orkestretan joaz irabazi zituen lehen sosak. Ondoren, Lesakara itzuli zen altzairu fabrika batean lan egitera. Altzairugintzan aritzen zen bitartean, Lesakako musika eskola sortzen lagundu zuen eta tronpeta klaseak ere ematen zituen.

Gaur egun jubilatuta dago, baina ez da geldirik egoteko gizona. Beste hainbat musikarirekin batera Guateque Band izeneko taldea sortu du, 60tik 80eko hamarkadara bitarteko abestiak jotzeko.