Maria Goñi

Maria Goñi

Maria
Maria
Adina: 34
Lekua:Iruñea
Maria Goñi Otxotorena

6 urterekin hasi zen margotzen eta gaztetxoa zenean Joaquin Resano izan zuen irakasle. Erreferentea izan da Resano Mariarentzat, bai margotzeko teknikengatik baita mundua ikusteko moduagatik ere.

18 urterekin Arte Ederrak ikasteko beka bat eskatu zuen. Granadan hasi zituen ikasketak eta Santiago de Chilen amaitu zituen. Ondoren, munduan zehar ibili zen: Irlandan, Italian... Ahal izan duen leku guztietan ikastaroak egin ditu, lehiaketetan parte hartu du...

Azkenik, Iruñan bota ditu sustraiak. Gaur egun, pintura eskolak ematen ditu hainbat zentrutan eta bestelako arte proiektuetan ere aritzen da: big datari kolorea ematen adibidez.