Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Literatura

Karlos Cid Abasolo idazlea, 15:00etan, 'Arte[faktua] saioan

EiTB

'Keinu konplizeak' bere azken poema liburuaz arituko da.

1:27
Karlos Cid Abasolo

Karlos Cid Abasolo idazle madrildarra da aste honetako gonbidatu nagusia 'Arte[faktua]'n. Oso noizean behin etortzen da Euskal Herrira, eta etorrera horietako bat baliatu dute berarekin elkartzeko. Iruñeko Zezen Plaza egin dute topaleku, eta bertan egin dute elkarrizketa ere. Aitzakia nagusia Keinu konplizeak izenarekin plazaratu duen bere lehen poema liburua izan da.

Cid Abasolo Filologia Hispanikoan lizentziaduna da, eta Hizkuntzalaritzan doktorea. Euskal Filologiako irakasle titularra da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Horrez gain, itzultzailea ere bada, eta hainbat autoreren lanak itzuli ditu, txekieratik, batik bat; Milan Kunderaren Izatearen arintasun jasanezina, esaterako. Hainbat artikulu idatzi ditu Literatura eta Hizkuntzalaritza lotuz; euskarazko "omen" partikulaz eta Anjel Lertxundiren obran izenen hautaketak duen garrantziaz, adibidez.

Ana Perez Cabanes izango du gonbidatu. Madrildarra Cid Abasoloren euskara ikaslea izan zen, eta Iruñean bizi da duela zazpi urtetik. Iruñeko Orfeoian soprano gisa aritu zen, eta, egun, musika eskolak ematen ditu.

Irakurlearen tartean, Santi Leoné Iruñeko historialari eta euskaltzaleak Aingeru Epaltzaren Izan bainintzen Nafarroako errege liburuaren aipamena egingo du.

Galdetegian, Aitor Arregik, Sonia Gonzalezek eta Aritz Brantonek euren liburu kuttunen berri emango dute. Aste honetako Apalategia ataleko protagonista Klaudio Landa izango da, ETBko aurkezlea.

Galtzagorrik antolatutako Booktuberboom lehiaketako Pablo Bilbao getxoztarrak Fernando Morilloren Zonbia San Mamesen liburuaz egin du bere booktubea.

Horrez guztiaz gain, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Garoa, Karrikiri, Hitz eta Baionako Elkar liburu-denden gomendioek osatuko dute saioa.

'Arte[faktua]' gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.