Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

13:00etan

Ruben Sanchezekin solasaldia, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EiTB

Bestalde, Txalaparta argitaletxeko Garazi Arrula editorea ere hartuko dute gonbidatu.

  • Ruben Sanchez Bakaikoa "Arte[faktua]" "Ahoz aho" saioan

    Ruben Sanchez Bakaikoa "Arte[faktua]" "Ahoz aho" saioan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Ruben Sanchez Bakaikoa izango da aste honetako gonbidatu nagusia "Arte[faktua]" saioan. Uxuen, bere amonaren herrian, elkartuko da Yolanda Mendiolarekin, Hondarrak Txalaparta argitaletxearekin plazaratutako eleberriaz solastatzeko. Gatazka armatua eta memoria landu ditu bertan, familia bereko hiru belaunaldiren bitartez.

Ruben Sanchezek gaztetan ikasi zuen euskaraz, eta ordutik hizkuntza lan tresna izan du irakaskuntzan. Musikaria ere bada, talde bateko kidea, hain zuzen. Gainera, bertsolaritzan eta herri mugimenduan murgilduta ibili izan da beti.

Garazi Arrula Txalapartako editorea batuko da Mendiola eta Sanchezen arteko solasaldira, bera izan baita Sanchezen azken lanaren argitaratzailea. Rubenekin bizitako lan prozesuaz gain, besteak beste, bere lanbidearen egin beharrez hitz egingo digu Garazik.

Aste honetan, estreinakoz, Irakurketa[artea] izeneko atalean, Yolanda Arrieta idazle eta ipuin kontalariak istorio bat kontatzerakoan kontuan hartu beharreko zenbait gako gomendatuko dizkigu.    

Bestalde, Arte[saltzaileak] tartean, Iruñeko Karrikiri Elkartean izango gara; eta Ondarruk, sortzaileetako batek, horren sorreraz, historiaz nahiz egungo jardueraz hitz egingo digu.

Horretaz gain, Oihan Aldatz Sakanako 2020ko Maria Markotegi Sarietako irabazleak, Mariasun Landaren Azken balada liburua gomendatuko digu.   

"Arte[faktua]" gaur izango da ikusgai, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.