Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

2021/11/27

09:00

Arte[faktua]

12:55ean

Beatriz Fernandez hizkuntzalaria, ikerlaria eta idazlea, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Miren Arantzeta, Laura Mintegi eta Elena Aristondo ere izango dituzte mintzalagun Yolanda Mendiolak gidatzen duen programan.

  • Beatriz Fernandez Gasteizen. EITB Media

    Beatriz Fernandez Gasteizen. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Beatriz Fernandez idazle bizkaitarra elkarrizketatuko du Yolanda Mendiolak aste honetako "Arte[faktua]"n. Fernandez EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle titularra da, hizkuntzalaria, ikerlaria eta idazlea. Dibulgazio generoa da Fernandezek landu duena, eta horren barruan Hizkuntza gogoan izenburua daramana da plazaratu duen azkena Erein argitaletxearekin. Galderak egitea du gogoko egileak, eta hainbat dira liburu honetan jorratuko dituenak hizkuntza zer den irakurleari azaltzeko asmoz; literatura eta zientziaren bidetik beti ere. 

Miren Arantzeta hizkuntza patologietan aditua, ikertzaile doktorea da Fernandezek aukeratu duen gonbidatua saioan parte hartzeko. Arantzetak BBVA Fundazioak ikerketarako ematen duen Leonardo beka irabazi berri du Hizkuntza eta elebitasuna zahartze osasungarrian: hiztegiaren biltegiratze mentalari buruzko azterlana proiektuarekin. Saioan hizkuntzaren patologiei buruz arituko dira, baita zahartzearen eraginez hizkuntzan sortzen diren ondorioez ere.

Bestalde, Laura Mintegi ere izango dute protagonista. Mintegi irakaslea da EHUn eta idazlea. Saiakera, narrazio eta batez ere eleberriak dira idatzi dituenak; idazteak sortzen dizkion maniei eta pozei buruz arituko da saioan.

Donostiako Okendo liburutegiko liburu zaina den Elena Aristondok Isabela Figueiredo Mozambikeko idazlearen Cuaderno de memorias coloniales (Libros del Asteroide), liburuaren gomendioa eskainiko du. 

Abian den Durangoko Azokari keinua eginez beteko dute saioa, ohikoak diren beste atalekin batera.

Hori guztia, "Arte[faktua]" osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;