Arte[faktua]
12:55ean
Jon Kortazar eta Paloma Rodriguez-Miñambres, gaur, "Arte[faktua]" saioan
EITB Media
'Bidea eta zauria. Sei poeta (2000-2019)' antologiaren egileek 1980tik aurrera jaiotako sortzaileetatik sei aukeratu dituzte eta prozesu horri buruz jardungo dira.
-
Jon Kortazar. EITB MEDIA
Jon Kortazar idazle, kritikari eta euskal literaturako katedraduna eta Paloma Rodriguez-Miñambres, poeta, filologo eta EHUko irakaslea izango dituzte aste honetan "Arte[faktua]" saioan. Biak ala biak EHUko LAIDA (Literatura eta Identitatea) ikerketa taldeko kide dira, eta euskal poeta gazteei buruzko poesia antologia atontzeko jaso zuten eskariaren emaitza da Balea Zuria argitaletxearekin elkarlanean plazaratu duten Bidea eta zauria. Sei poeta (2000-2019) izeneko antologia. Mungiako Udal liburutegian elkartuko da Yolanda Mendiola beraiekin.
Hori guztia, "Arte[faktua]" osatzen duten beste atalekin batera, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.