Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Goizalde Landabaso, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

'Krakovia' lanaren inguruan hitz egingo dute kazetari eta idazle deustuarrarekin, Bilboko BBK Kuna espazioan. Txani Rodriguez idazle ere batuko zaie solasaldira.

  • Goizalde Landabaso, "Arte[faktua]" saioan

    Goizalde Landabaso, "Arte[faktua]" saioan

Goizalde Landabaso idazle eta kazetari deustuarra izango da gaur "Arte[faktua]" saioko gonbidatu nagusia. Landabasok, Erein argitaletxearekin batera, lehen eleberria duen Krakovia plazaratu du, non, esperientzia pertsonal batetik abiatuta, ospitaleratuaren bizitza lehen pertsonan narratzen den. Krakovia liburuan deskribatzen den istorioak, zutabe gisa, denboraren joan-etorria, isiltasunak, beldurrak, eta ospitalean presente egon arren zuzenean aipatzen ez den heriotzaren gaia izango ditu. Bilboko BBK Kuna espazioan bildu da idazlea Yolanda Mendiola saioaren aurkezlearekin, horretaz guztiaz solastatzeko.

Landabasok aspaldiko laguna duen Txani Rodriguez idazle eta kazetari laudioarra gonbidatu du elkarrizketaren hondarrera. Radio Euskadin lankideak izateaz gain, Rodriguez Krakoviaren eraikitze prozesuaren lehen lekukoa ere izan da. Los últimos románticos (Seix Barral) Txani Rodriguezek plazaratutako azken nobelak 2021eko Gaztelaniazko Euskadi Literatur Saria irabazi zuen.

Horrez gain, aste honetako programan Iñaki Bastarrika Lazarretto Vecchio blogaren idazlearen ingurura hurbilduko dira, bere Apalategian gordetzen dituen liburuez gehiago ezagutzeko asmoz.

"Arte[faktua]" gaur  izango da ikusgai, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.