Itxi

Aulki Jokoa

Aulki Jokoa

Aulki Jokoa

22:30ean

Maite Berriozabal gai-jartzailea, gaur gauean, 'Aulki-jokoa'n

A.E. | EiTB

Gai-jartzaile eta aurkezlearekin batera, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu, Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira saioaren gonbidatuak.

0:16

Eduki eta protagonista askorekin dator 'Aulki-jokoa' saioaren bigarren atala. Aste honetan, Maite Berriozabal gai-jartzaile eta aurkezlea, eta Igor Elortza, Jexux Mari Irazu, Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dituzte gonbidatu. Astero legez, Juantxo Zeberio musikaria eta Andoni Egaña bertsolaria ere izango dituzte. Horiek denak izango ditu bidelagun Edurne Azkarate aurkezleak 'Aulki-jokoa' saioan, astelehenean, 22:30ean, ETB1en.

Astez aste, Txapelketa Nagusiaren bueltan lan egiten duten hainbat lagun ezagutuko ditugu Bertsoaren Andamioak atalean, eta oraingoan Maite Berriozabal gai-jartzaile eta aurkezlearen begietatik ikusiko dugu txapelketa. Igor Elortzak 2001ean plazaratutako 'Gure lurrean hedatua da' doinua landuko dute Juantxo Zeberiorekin. Abeslari ezagun baten abestia moldatu zuen durangarrak bertsotarako doinu hau sortzeko. Eta urrunago joanda, 1997ko Txapelketan Jexux Mari Irazuk gerrako zauriei abestutako bertsoak ekarriko dituzte gogora, eta berak kontatuko du bertso haiek sortzeko prozesua.

Anaiak eta bertsolariak

Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi anaiak dira, eta txikitatik ibili dira bertsoaren bueltan. Harreman horiei buruz hitz egingo dute, bien artekoaz eta bertsolaritzarekin dutenaz. Eta, nola ez, Andoni Egañak Irun eta Maule-Lextarreko saioetan gertatu denaren berri emango du.

'Aulki-jokoa' saioa gaur, 22:30ean, izango duzue ikusgai ETB1en, eta nahi duzuenean, EiTB Nahieran atarian.