Azpimarra
23:15ean
Iparraldeko aktualitateari begira, gaurko 'Azpimarra+' saioan
A.H.
EiTB
Maddalen Iriartek Frantxua Maitia, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea elkarrizketautko du ETB1en.
Gaur gauean, Maddalen Iriartek Frantxua Maitia, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea, elkarrizketatuko du 'Azpimarra+' albistegian, eta berarekin, Iparraldeko egun-eguneko gaiak aztertuko ditu sakon.
Horrez gain, Maite Ubiria, Eneko Bidegain, Eguzki Urteaga eta Franck Dolosor solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira, eta Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek egoera ekonomikoaren gaineko hausnarketa egingo dute.
'Azpimarra+' gaur emitituko da 23:15etik aurrera ETB1en.
p>