Itxi

Azpimarra

Azpimarra

Azpimarra

23:15ean

Podemos-Ahal Duguko Lander Martinezekin, gaurko 'Azpimarra+' saioan

A.H. | EITB

Maddalen Iriartek egun-eguneko gai politikoez eta bere alderdiaren eta PSOEren arteko negoziazioez galdetuko dio.

Gaur gauean, Maddalen Iriartek Lander Martinez Bilboko Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusia elkarrizketatuko du 'Azpimarra+' saioan. Hitzorduan zehar, egun-eguneko egoera politikoa aztertuko du gonbidatuak, eta bere alderdiaren eta PSOEren arteko negoziazioez arituko dira.

Horrez gain, Pilar Kaltzada, Gaizka Aranguren eta Zigor Urkiaga kolaboratzaileek solasaldian parte hartuko dute, eta Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran ekonomian adituek bere iritzia emango dute egun-eguneko gaien inguruan.

'Azpimarra+' gaur izango da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB1en.

.