Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

Faboritoa

Azken egunak 'Bago!az'eko faboritoa aukeratzeko!

Botoa ematen duzuen guztion artean 'Go!azen 4.0'ren grabaziora bisita egiteko aukera zozkatuko dugu asteazkenean.

Azken egunak dira hauek 'Bago!az' saioko lehiakide faboritoena aukeratzeko. Asteazkenean jakingo dugu nor den ikus-entzuleen lehiakide gustukuena eta botoa eman duzuen guztion arteko zeinek eskuratuko duen 'Go!azen' telesailaren grabaziora bisitan joateko aukera.

Zuriñe Hidalgok aurkezten duen saioko 13 lehiakideak daude aukeran faboritoaren lehiaketa honetan. Horietako batzuen kantaldi asko ikusi ditugu dagoeneko, baina beste batzuk saio bakarrean hartu dute parte, eta behin soilik ikusi ditugu. Hala ere, den-denak izan daitezke ikus-entzuleen faborito.

Webgunean, Parte-hartzaileak atalean, lehiakide bakoitzaren inguruko informazioa eta egin dituen kantaldiak ikusteko aukera dago, errazago egin dezazun gustukoena hautatzeko lana.

Saria: 'Go!azen'era bisita

Sari bikaina zozkatuko dugu botoa ematen duzuen guztion artean: 'Go!azen'en hurrengo denboraldiko grabaziora bisita egiteko aukera.

Zozketako irabazlea berak aukeratutako hiru lagunekin batera joan ahal izango da 'Go!azen' nola grabatzen duten ikustera. Aktoreak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte, zuzendariak eta teknikariak ezagutuko dituzte, sekuentziak nola entseatzen dituzten eta nola grabatzen diren ikusi ahal izango dute. Azken finean, 'Go!azen' telesaila grabatzeko lanen egunerokoaren testigu izateko aukera izango dute ordu batzuetan zehar.