Bagoaz ETB1: Goazen saileko aktoreak bilatzen dituen saioa | EITB Bago!az

Bago!az

00:01

Bago!az

Talent Showa

Miren Arrieta izango da gonbidatu gaur gauean 'Bago!az'en

EITB

21:00etan hasita, Taylor Swift, Metallica, Lourdes Iriondo, Kiss, Iñaki Eizmendi, Dua Lipa, LP eta En Tol Sarmientoren abestiak eskainiko dituzte bigarren fasera pasatu diren lehiakideek.

  • Miren Arrieta 'Bago!az'en

    Miren Arrieta 'Bago!az'en

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bigarren fasea hasiko da gaur 'Bago!az' lehiaketan, eta Miren Arrieta aktorea izango dute gonbidatu berezi.

Epaimahaikideek hamasei lehiakiderik onenak aukeratu dituzte dagoeneko, eta horiek pasatu dira bigarren fasera. Saio honetan, horietako zortzik kantatuko dute, eta lauk hirugarren fasera pasatzeko aukera izango dute. Saio honetan lehian arituko direnak Miriam Lujua bilbotarra, Jon Castañeda zornotzarra, Maria Redondo legazpiarra, Alazne Bañales basauriarra, Andoni Ollokiegi pasaitarra, Amaiur Azkarate durangarra, Asier Navarro donostiarra eta Sara Telletxea beratarra izango dira.

Indartsu sartuko dira saiora Hemendik at taldearen 'Orain da' kantatuz.

BAGOAZ LEHIAKIDEAK 5

Lehiakideez gain, Miren Arrieta aktorea, 'Go!azen'eko Ane, izango dute gonbidatu, eta mailak gora egingo du horren eskutik.

Ikuskizun apartak izango dira aste honetako saioan; Taylor Swift, Metallica, Lourdes Iriondo, Kiss, Iñaki Eizmendi, Dua Lipa, LP eta En Tol Sarmiento talde edo bakarlarien abestiak, hain zuzen ere.

Ostiralero izaten da ikusgai 'Bago!az' eitb.eus-en eta ETB1en, 21:00etan, eta EiTB Nahieran atarian daude ikusgai orain arteko atal guztiak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena