X-ane-X

X-ane-X

Ane
Miren Arrieta
Ane

Gaztetxoagoa zenean Basakabin hainbat uda pasa zituen Ane Mirandak. Gaur egun ez da udalekuetara joaten, baina Basakabin egin zituen lagunekin pisu batean bizitzen jarri da: Elirekin, Zurirekin eta Enararekin.

Horrez gainera, neska lehiakorra izaten jarraitzen du; parte hartzen duen joko eta ekintza guztietan lehenengoa izan nahi du beti, gauzak ondoena egiten dituena.

Garbitasunarekin obsesionatuta egoten jarraitzen du. Gauza guztiak txukun, oso garbi eta bere lekuan egon behar dute Anerentzat. Ea nola moldatzen den lagunekin bizitzen...

Miren Arrieta

Antzezpen munduan lekua egiten ari den aktore donostiarrak jarri dio aurpegia Ane pertsonaiari 3.0 denboralditik. Hainbat film, telesail eta antzezlanetan hartu du parte. Aipatzekoak dira Soinujolearen semea film luzea; "Ihesaldia", "Altsasu" eta "Las chicas del cable" telesailak edota "Un viaje a América" antzezlana.