Bago!az
21:00eta
Aritz Mendiola gonbidatu, gaur gauean, 'Bago!az'en
EITB
Sei lehiakide arituko dira nor baino nor gehiago, eta, astero bezala, horietako batek saioa utziko du. Nor izango ote da?
'Go!azen' telesaileko Gari, Aritz Mendiola aktore bizkaitarra, izango da gonbidatu gaur 'Bago!az' saioan. Sei lehiakide arituko dira nor baino nor gehiago, sekulako emanaldiak eskainiz, eta, astero bezala, bat kanpoan geldituko da.
Aritz Mendiola epaile gisa arituko da Maria Amolategi, Alex Sardui, Karmele Larrinaga, Ylenia Baglietto, Iker Villa, Anjel Alkain eta Xabier Saldiasekin batera. Horrez gainera, Udara Diezen coach lanetan aritu da, eta harekin abestuko du ETB1eko saioko oholtzan.
Gainerako bikoteak hauek izango dira: Iker Villa eta Andoni Ollokiegi, Alex Sardui eta Ane Rot, Maria Amolategi eta Irati Morales, Karmele Larrinaga eta Maria Redondo, eta Ylenia Baglietto eta Beñat Arizabaleta. Anjel Alkain eta Xabier Saldias ez dira lehian sartuko aste honetan, eta ikuskizun sorpresa bat eskainiko digute.
Lehiakideek, aldiz, The Cranberries, Celine Dion eta Barbra Streisand, Hertzainak, Zaz, Bon Jovi eta DNCE artista eta taldeen kantak taularatuko dituzte.
'Bago!az' asteazkenetan, 22:30ean, eta ostiraletan, 21:00etan, izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.