Ylenia Baglietto

Ylenia Baglietto

Ylenia
aktorea
Ylenia Baglietto

Eibarren jaiotako aktorea eta abeslari gaztea da Ylenia Baglietto. Txikitan gimnasia erritmikoa egiten zuen, eta beti izan du oso gustuko dantza egitea eta interpretatzea.

Horrela bada, antzerkian hasi zen eta eskarmentu handia lortu du oholtza gainean; besteak beste, 'La Gaviota', 'La viuda alegre', 'Marikixkur', 'Ahatetxo itsusia', 'Txanogorritxo', 'Cabaret Chihuahua' musikala, 'Obabakoak' eta 'Hiru emakume' antzezlanetan ikusi ahal izan dugu. Hain zuzen ere, 'La Gaviota' obran egindako lanagatik aktore berri onenaren Ercilla saria eman zioten 2016an.

Zineman ere lan handia egin du eta 'Alaba Zintzoa', 'Hiru Gezur', 'Ocho apellidos catalanes' eta 'La higuera de los bastardos' film luzeetan hartu du parte besteak beste. Eta telebistan, "Goenkale"n aritu zen hainbat urtetan Eider pertsonaiarena egiten.

Twitter: @YleniaBaglietto

Instagram: @yleniabaglietto