Olatz San Buenaventura

Olatz San Buenaventura

Olatz
Olatz
Lekua:Andoain
Olatz San Buenaventura

"Jendearen aurrean abesten gustura sentitzen naiz" esanez aurkezten du bere burua Andoaingo Olatzek. "BaGo!az" saioko lehiakide izateko hautagaietako bat da bera.

Musikak gauza txarretatik urruntzen lagundu izan diola aitortzen du. Bereziki, 60 eta 70eko hamarkadetako rocka gustatzen zaio. Euskal musikariei dagokionez, berriz, Gatibu eta Izaro aukeratzen ditu.

Telebistan badu esperientzia; Kantugiro saioan ikusi genuen duela urte batzuk. 'BaGo!az' lehiaketan, berriz, erreserbako lehiakide gisa hasiko da Andoni Ollokiegirekin lanean. "Olloki"etako bat izaten hasiko du bere ibilbidea.