Baserri eta Txankarra
22:00etan
'Baserri eta Txankarra' lekeitiar jubilatuak handikiro, gaur, ETB1en
A.H. | EITB
Arrantzale izandako bi pertsonaia xelebre hauek sekula egin ez dituztenak egiteko aukera izango dute ETB1eko saio berrian, igandeetan, 22:00etan.
Euskal Telebistak saio berria estreinatuko du gaur gauean, 'Baserri eta Txankarra', Daniel Robles Txankarra eta Manu Zatika Baserri lekeitiar jubilatuak protagonista hartuko dituen saioa. Arrantzale izandakoak dira bi lagunak, eta ETB1ek aurretik bizi izan ez dituzten abenturak bizitzera gonbidatuko ditu. Bi lagunek proposamena onartuko dute atsegin handiz, eta bi gaztetxo bezala sekula egin ez dituztenak egiteko aukera aprobetxatuko dute poz-pozik.
Joaquinek oporrak ederto gozatzeko hainbat ekintza prestatu dizkio Daniel Robles Txankarra koinatuari. Baina jaio zirenez geroztik beti elkarrekin ibili direla eta, Txankarrak ez du Manu Zatika ´Baserri` laguna Lekeition bakarrik utzi nahi. Eta Baserriri ere beste horrenbeste gertatzen zaio.
Bi protagonisten aurtengo oporraldiko abentura igande honetan (uztailak 17) hasiko da Bilbon. Ez dira jaioterritik urrun joango, baina Athletic-en partiduetara joaten direnean baino ez dira izaten bi gizonak Bizkaiko hiriburuan. Oraingo honetan, ordea, beste ikuspuntu batetik ezagutuko dute hiria.
Luxuzko hotel batean hasiko dute egonaldia. Bapo gosaltzeko aukera izango dute, ondoren etorriko denari aurre egiteko indarrak hartzeko.
Gazte jendearen artean ibili nahian, BBK Live jaialdira egingo dute txangoa Lekeitioko bi jubilatu hauek. Han, beraien bizitzan lehenengoz, kanpatzen saiatuko dira eta, Benito Lertxundi eta antzekoen musikara ohituta egon arren, beste estilo batzuk entzungo dituzte.
Jan gabe egon ezin eta, musika berriak ez ezik, zapore berriak ere dastatuko dituzte Baserrik eta Txankarrak. Tabuak apurtuz, euskal oturuntzez harago jatekorik badagoela ikusiko dute eta sukaldean ibiltzeko jokamoldea bera ere aldatu egingo dute.
Hau hasi besterik ez da egin eta bi jabilatuek milaka historio biziko dituzte hemendik aurrera.
Erne! Botako dituzuen barreak ez dira txikiak izango.
Bi protagonistak
Manu Zatika 'Baserri' Lekeitiar peto-petoa da, 1948an jaiotakoa. 67 urte dauzka eta 55 urte zituenetik jubilatuta dago. Lekeitioko Kofradiako presidente ohia, itsasoan aritu da lanean bizitza guztian eta, erretiratuta dagoen honetan ere, ezin du mundu hori utzi. 13 urte zituenean Lekeitioko portu inguruan hasi zen nabigatzen eta 14 urterekin, ontzi batean Afrikan bukatu zuen.
Daniel Roblesek (Lekeitio, 1949), Txankarra ezizenez ezaguna, bizitza guztia eman du itsasoan. Baserri argala bada, Daniel lagunarekin alderatuta, lodikoeteena da. Lekeitiarra, 1949. Urtean jaiotakoa, honek ere bizitza guztia eman du itsasoan. Manuel Zatika 'Baserri' zazpi urte zituela ezagutu zuen eta ordutik, bien arteko harremana ez da eten. Manu jubilatu erretxin atsegina den bitartean, Dani laisagoa da.