Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

Kaikuren eskutik

Aukeratu zeintzuk diren asteko baserritar eta kaletar onenak. Eman botoa!

Igandero, "Baserria" saioko baserritar eta kaletar onenak aukeratzeko bozketa abiatu, eta ostegunean, "Eztabaidan"en jakingo dugu nortzuk diren irabazleak. Astero Kaiku Box bat zozkatuko dugu!

  • "Baserria" saioaren webguneko Onenak atalaren irudia

    "Baserria" saioaren webguneko Onenak atalaren irudia. Argazkia: EITB Media

Astero, "Baserria" saioko baserritarrik eta kaletarrik onenak aukeratu nahi ditugu. Azken atalaren ondoren, gure lehiakideek egindako lana aintzat hartu eta saioaren jarraitzaileen iritzia jaso nahi dugu. Nor moldatu da hobeto, eta nor okerrago? Zeintzuk merezi dute gure ikusle eta erabiltzaileen aitortza?

Hala, igandero, saioa amaitu bezain azkar, aste horretako baserritar eta kaletar onenak aukeratzeko bozketa abiatuko dugu "Baserria" saioaren webgunean, Onenak atalean. Botoa ematea oso erraza da. Baserritar bat eta kaletar bat aukeratu, eta, ondoren, datu batzuk bete, Bidali botoiari eman, eta listo!

Aste horretan bertan, ostegun iluntzean, "Eztabaidan" saioan, Klaudio Landak berak emango du jakitera bozketaren emaitza. Jasotako botoak bildu, eta bi ranking egingo dituzte: baserritar onenaren rankinga eta kaletarrena.

Kaiku Box bat, astero

Eta adi! Izan ere, astero Kaiku Box bat zozkatuko dugu bozketan parte hartzen duten erabiltzaileen artean. Irabazlearen izena "Eztabaidan" saioan bertan esango dute ostegun iluntzean.

Gogoratu, "Baserria" igande gauero ikusteko aukera dagoela, 22:00etatik aurrera, eta noznahi, EITBko euskarri digitaletan. "Eztabaidan" saioa, berriz, astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera, eta astearte eta ostegunetan tarte berezia eskaintzen diote "Baserria" saioari. Astearteetan, aurreko igandean kaleratutako bi lehiakideak izan ohi dira platoan, euren testigantza eta baserrian izandako esperientziaren berri emateko. Ostegunetan, berriz, hurrengo igandeko saioaren edukiak aurreratuko dituzte, eta, esan bezala, kaletar eta baserritar onena nor izan den argituko dute.