Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

Martxoaren 11ra arte

Gaur eguerdian amaitzen da kaletar eta baserritar onenak aukeratzeko epea!

"Baserria" saioko lehen denboraldi honetako baserritar eta kaletar onenak aukeratu nahi ditugu. Bikote irabazleak 1.000 euro irabaziko ditu. Emaitza martxoaren 14ko saio berezian jakingo dugu.

  • "Baserria" saioaren webguneko Onenak atalaren irudia

    "Baserria" saioaren webguneko Onenak atalaren irudia. Argazkia: EITB Media

"Baserria" saioko lehen denboraldi honetako baserritarrik eta kaletarrik onenak aukeratu nahi ditugu. Gure lehiakideek asteotan egindako lana aintzat hartu eta saioaren jarraitzaileen iritzia jaso nahi dugu. Zeintzuk merezi dute gure ikusle eta erabiltzaileen aitortza? Nortzuk dira gogokoenak?

Hala, gaur gauean, denboraldi osoko baserritar eta kaletar onenak aukeratzeko bozketa abiatu dugu "Baserria" saioaren webgunean, Onenak atalean. Bikote irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du martxoaren 14an egingo den Azken Negutegia saio berezian. Beraz, zuen esku dago saria nori eman.

Botoa ematea oso erraza da. Baserritar bat eta kaletar bat aukeratu, eta, ondoren, datu batzuk bete, Bidali botoiari eman, eta listo! Gogoratu martxoaren 11ko eguerdira arte duzula botoa emateko aukera.

Kaiku Box bat, opari

Eta adi! Kaiku Box bat zozkatuko dugu azken bozketa honetan parte hartzen duten erabiltzaileen artean. Irabazlearen izena martxoaren 14ko saio berezian emango dugu jakitera.

Animatu eta parte hartu!!!