Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:00etan

Bilbo erdigunean egingo dute auzolan proba "Baserria" saioko lehiakideek gaur gauean

EITB Media

10 bikote ditugu orain lehian, eta baserritik irteteko aukera izango dute hirugarren atal honetan.

0:28
Bilbon, Guggenheim Museotik gertu, lehian

Bilbo erdigunean egingo dute auzolan proba, gaur, "Baserria" saioko lehiakideek. Realityaren edizio honetako hirugarren atala izango dugu ikusgai igandean, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera, eta, inoiz baino gehiago, hiria baserritartzen ari dela agerian geratuko da. Izan ere, baserritik irteteko aukera izango dute bikoteek, hiri erdigunean taldeen arteko lehia egiteko.

Marko eta Miren kanporatuak izan ostean, Zigorrek eta Svetak baserrira itzultzea lortu zuten. Orain, 10 bikotek jarraitzen dute lehian, eta Goienetxeatarrek badakite ezin dutela berriro hutsik egin. Hirugarren porrotak txabolan hirugarren astea pasatzera eramango lituzke. Izendapenak ere ez lirateke errazak izango.

Urdinen porrotak, berriz, lehen aldiz izendatu beharra ekarriko lieke.

Beste behin ere, auzolan probak erabakiko du talde bakoitzaren etorkizuna hirugarren atal honetan. Oraingoan, gainera, baserritik kanpo. 3,2,1… Lanera!!!.
"Baserria" lehiaketa, igandero, ETB1en eta eitb.eus-en

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial