Itxi

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

22:00etan

Euskaldunen ohoreaz, gaur gauean, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

A.H. | EITB

Erdi Aroan euskaldunek lortutako noblezia estatutuaz arituko da Alberto Santana historialariak gidatzen duen saioa.

0:20

Erdi Aroaren amaieran, euskaldunen gehiengoak kapareak zirela uste zuten, hau da, nobleziaren parte zirela. Gaurko 'Baskoniako Historia Bat' saioak noblezia estatutu honen sorreraren inguruan arituko da, eta nekazariez osatutako euskal gizartea noiz eta nola bihurtu zen noble azalduko du.

Alberto Santana historialariak kapare unibertsaltasun honen funtsa aztertu eta Castillan euskaldunen nobleziaren inguruan zuten iritzia ere azalduko du.

'Baskoniako Historia Bat' saioa ostegunero izaten da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

trong>-en.