Itxi

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

22:30ean

Foruak hizpide, gaur gauean, "Baskoniako Historia bat" saioan

EiTB

Alberto Santana historialariak euskal lurraldeen berezko lege hauek aztertuko ditu.

0:28

Gaurko "Baskoniako Historia Bat" saioak Euskal Foruak izango ditu hizpide. Berezko lege hauek zer ziren eta noiz eta non egon ziren indarrean aztertuko du Alberto Santana historialariak.

Nahiz eta Euskal Herriko foru-eskualde zaharrena Airakoa izan, 1373an Fernan Perez de Ayala jaun feudalak aldarrikatuta, Gernikako Batzarrek 1452ra arte ez zituzten berezko lege horiek idatzi. 1526ko Foruen erreformaren ondorioz, herritar guztiei eskubide unibertsal eta askatasun zibilak aitortu zitzaizkien, ordura arte Europan parekorik ez zuena.

Antzekoak ziren Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako legezko egoerak, baina hori ez dator beti bat errealitate historikoarekin. Bizkaitarrei, lehendabizi, eta gipuzkoarrei, gero, kaparetasun unibertsala aitortu zitzaien. Egoera horrek Gaztelako zergak ordaintzetik salbuesten zituen, baina Arabarren % 25a baino ez zegoen egoera horretan, Aramaio eta Aiarako eskualdeak, hain zuzen ere. Bertako biztanleek gainera, Bizkaiko Foruaren mendekoak zirela esaten zuten.

Erregearekin zuzeneko tratua zuen jaurerria zen Bizkaia; Gipuzkoa eta Araba, aldiz, probintziak baino ez ziren, eta bakoitzak bere Ordenantzen Koadernoa zuen, Gaztelako Erresumarekin zuten harremana arautzeko. 1703an, Gipuzkoako Batzarrek Erregeak euren Forua berrestea lortu zuten, baina Arabak ez zuen inoiz lortu, nahiz eta beti ahalegindu zen bere legeak gainerako euskal lurraldeetakoen pareko mailan aurkezten.

"Baskoniako Historia Bat" saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.