Berandu baino lehen
22:15ean
Bernardo Atxaga eta Aiora Renteria, 'Berandu Baino Lehen' saioan
A.H. | EITB
Asteasun, bere jaioterrian, elkarrizketatuko du Fermin Etxegoinek Atxaga eta Bilbon Zea Mays taldeko abeslaria.
Gaur gauean, Bernardo Atxaga idazlea eta Aiora Renteria abeslaria izango dira gonbidatuak 'Berandu Baino Lehen' saioan.
Asteasu bere jaioterrian jasoko du Atxagak Fermin Etxegoienen bisita. Euskararen ajeei buruz eta egoera politikoak bere bizitzan izan duen eraginaz luze eta zintzotasunez mintzatuko da idazlea.
Gipuzkoako landatik Bilboko auzorik anitzenera egingo du salto ondoren Etxegoienek, Zea Mayseko kantariarekin topo egiteko. San Frantzisko kaleko bi taberna esanguratsutan hartuko dituzte bokado batzuk, musikaz eta bizitzaz aritzen diren bitartean.
'Berandu Baino Lehen' ostegunetan emititzen da 22:15etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.
eus-en.