Itxi

Berandu baino lehen

Berandu baino lehen

Berandu baino lehen

22:10ean ETB1en

Gasteizko istiluak gogoan, 'Berandu Baino Lehen' elkarrizketa saioan

A.E.|EiTB

Gaurko saioaren lehen zatian Itxaro Bordarekin hitz egingo du Fermin Etxegoienek Baionan.

0:21

Gaur gauean, 'Berandu Baino Lehen' saioak Gasteizen poliziak hildako langileak gogoratuko ditu, hain justu hilketa haien 40. urtemuga betetzen den egunean. Hartara, Fermin Etxegoien kazetaria Felix Placer apaizarekin, Josu Ormaetxea istilu haietan zauritutako gizonarekin eta Nerea Martinez Aranburuzabal hildako baten ilobarekin bilduko da.

Gasteizko San Frantzisko elizaren inguruan egin ziren elkarrizketak, poliziak eraso egin zuen lekuan, hain zuzen ere. Felix Placer eliza barruan zegoen eta leihotik ikusi zuen dena. Nereak, berriz, bere osaba non hil zuten erakutsiko du eta bere familiak drama hori urte guzti hauetan nola bizi izan duen kontatuko du. Ondoren, Ferminek Zaramaga auzoan dagoen Martxoak 3 elkartean Josu Ormaetxearen testigantza jasoko du, garaiko argazkiak errepasatu bitartean.

'Berandu Baino Lehen' saioaren lehen zatian, berriz, Baionan izango da Etxegoien Itxaro Borda idazlearekin. Eztabaida handia sortu dezaketen hainbat ideia botako ditu Bordak elkarrizketan, eta kontu intimoei buruz ere hitz egingo du.

'Berandu Baino Lehen' saioa ostegunean izaten da ikusgai, 22:10ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.