Itxi

Berandu baino lehen

Berandu baino lehen

Berandu baino lehen

Gaur

Jakoba Errekondo eta Bakartxo Tejeria, 'Berandu Baino Lehen' saioan

A.E.|EiTB

Fermin Etxegoien Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistarekin eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin egongo da ostegun honetan.

0:17

Gaur gaueko 'Berandu Baino Lehen' saioan Jakoba Errekondo eta Bakartxo Tejeria izango dira gonbidatuak. Agronomo eta paisajista izateaz gain, Errekondo komunikatzaile paregabea da. Landareei buruzko bere azken liburua ezohiko arrakasta lortzen ari da, milaka ale salduz. Horretaz gain, geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari den baratze munduaz hitz egingo du Fermin Etxegoienekin.

Ortutik Parlamentura egingo du salto Oñatiko kazetariak. Gasteizko Legebiltzarreko presidentea den Bakartxo Tejeriak Etxegoienen bisita jasoko du. Kamara horretan bizitako une onak eta txarrak gogoratuko ditu EAJko kideak eta hainbat gaien inguruko iritziak azalduko ditu.

'Berandu Baino Lehen', ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en.

an, ETB1en.