Publizitatea
Itxi

2020/10/26

07:36

Biba Zuek

18:00etan

Elene Lizarralde kazetaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Transexualitateaz ere arituko dira saioan, horretarako, platoan izango diren gonbidatuek aldaketa nola bizi izan duten azalduko dute.

  • Elene Lizarralde, kazetaria.

    Elene Lizarralde, kazetaria. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur, transexualitateaz hitz egingo du "Biba Zuek!" saioak. Platora bertaratuko diren gonbidatuek euren bizipenak kontatuko dituzte, batzuek prozesuan zehar, gurasoen babesa izan dute eta beste batzuek bakarrik egin behar izan dute ibilbidea. Gurasoak ere izango dira, seme-alaben aldaketa hori nola bizitzen ari diren kontatzeko. Solasaldian ostera, bidelagun, Asier Maia izango dute.

Horrez gain, saioaren bigarren atalean, Elene Lizarralde, euskal kazetaria eta telebistako saioen zuzendaria zein gidoigilea izango da protagonista. ETB2ko "Vamos a Hacer Historia" saioko aurkezlea da Elene, Juan Manuel González Cenbellín historialariarekin batera.

Kolaboratzaile lanetan arituko dira baita ere, Jon Artano, Ana Goitia eta Mikel Elizegi izango. Eta saioa bukatzeko, egunero bezala, Aritz Ganboarekin egingo dute bat.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;