Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EiTB

Igandean Santu Guztien eguna dela eta, "beste aldekoak" gaiaren inguruan ere hausnartuko dute saioan hainbat mediumekin.

  • Katerin Artola eta Iker Belintxon, Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak

    Katerin Artola eta Iker Belintxon. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioak "beste aldekoak" gaiari buruz hausnartuko du. Igandean Santu Guztien Eguna dela eta, mediumak izango dira platoan "beste aldearekin" nola konektatu edo zer sentitzen duten azaltzeko. Horien artean Mikel Lizarralde izango da.

Vidal Salcedo medikua ere gurekin izango da COVID-19aren inguruan herritarrek dituzten zalantzak argitzen jarraitzeko.

Eta bigarren orduko gonbidatuak Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak hartuko ditugu platoan: Katerin Artola eta Iker Belintxon. Beraiekin batera Ainhoa Vitoria irrati esataria eta Mikel Elizegi kolaboratzaileak egongo dira. Saioa amaitzeko, Aritz Ganboa artzainarekin bat egingo dute.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.