Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Unai Elorriaga idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB

Horren aurretik, COVID garaian informatzeaz arituko dira Dani Martiarena, Frank Dolosor eta Ane Zuazubiskar kazetariekin.

  • Unai Elorriaga

    Unai Elorriaga. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, COVID garaian informatzeari buruz jardungo dute "Biba Zuek!" saioan. Garai hauetan lan egitea nola izaten ari den kontatuko dute hiru kazetarik: Dani Martiarena eta Frank Dolosor albistegietako berriemaileek, eta Ane Zuazubiskar Euskadi Irratiko esatariak.

Ondoren Jon Artano kolaboratzaileak, "Euskaldunak munduan" atalean, Norvegian dagoen euskaldun batekin egingo du bat.

Bestalde, saioaren bigarren orduko gonbidatu nagusia Unai Elorriaga idazlea izango da. Getxoztarraz gain, platoan izango dira Ana Goitia eta Jon Garate.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.