Biba Zuek
18:00etan
Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB MEDIA
Aurretik, adimen desgaitasuna duten pertsonekin eta haien senitartekoekin hizketan arituko dira.
-
Anjel Mari Peñagarikano. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioak adimen desgaitasuna duten pertsonekin hizketan ekingo dio arratsaldeari. Haien senitartekoak ere platoan izango dira, eta ikuspuntu ezberdinak bilduko dituzte programan.
Bigarren orduko gonbidatua Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria izango da. 40 urte dira bertsoak botatzen hasi zela, eta ibilbide luze horren inguruan hitz egingo dute berarekin. Agus Barandiaran, Jon Garate eta Marta Elvira izango ditu ondoan kolaboratzaile lanetan.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.