Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

"Ene Kantak"eko Urko Oskoz eta Nerea Urbizu, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en

EITB MEDIA

Joseba Olagarai zuzenean izango da Ilunben Errege Magoen ikuskizun bereziaren inguruko irudiak eta informazioa eskaintzeko.

  • "3 Ene Kantak"

    "3 Ene Kantak". Argazkia: ETIB Media

Errege Magoen egunaren bezpera izanik, haurrak izango dira lehen orduko protagonistak "Biba zuek!" saioan. Talentu handiko haurrak hartuko dituzte platoan, adibidez, 10 urte dituen harri-jasotzaile bat edota gimnasia erritmikoan txapelketa ugari irabazi dituen 8 urteko neskatoa.

Bigarren orduan aldiz, haurren artean arrakasta izugarria duen talde bateko partaideak izango dituzte solaskide. Hain zuzen, "Ene Kantak"eko Urko Oskoz eta Nerea Urbizu. Izan ere, Errege Magoek Donostian eskainiko duten ikuskizunaren zuzeneko emanaldia egingo du ETB3k arratsaldeko 19:30ean. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen etorrera streaming bidez eitb.eus atarian ere izango da ikusgai. Joseba Olagarai lankidea zuzenean izango da bertan Errege Magoen Kabalgata bereziaren inguruko irudiak eta informazioa eskaintzeko.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan hasita, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.