Azpeitiko Erregeen desfilean Baltasar izan zen gau batez, azpeitiartuta dagoen 43 urteko senegaldarra. Udaletxeko balkoia probestu zuen, elkarri laguntzearen aldeko mezua zabaltzeko umeei. Bolo-bolo ibili zen bere mezu inklusiboa. Gaur, herriko plazan elkartu gara berarekin.
Baltasar erregeak haur azpeitiarrei etxean laguntzeko eta eskolan jarrera arrazistarik ez onartzeko eskatu zien. Bideoak arrakasta handia izan du sare sozialetan azken orduotan.
Meltxor, Gaspar eta Baltasar trenez iritsi dira Gasteizera, eta funikularrean Donostiara. Bilboko udaletxean harrera egin dute, eta Iruñera arratsaldean iritsi dira.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan desfileak izan dira gaur arratsaldean, eta etxeko txikienentzat gozamena izan da Meltxor, Gaspar eta Baltasar hain gertutik ikustea.
Errege-opilarekin batera, txokolate beroa erosteko aukera ere eskaini du Caritasek. Bildutako dirua egoera ahulean dauden adingabeen familientzat izango da.
Alcoyn (Alacant), Baltasar erregea eta bere pajeak aurpegia beltzez margotuta (blackface) atera dira desfilean. Bertakoek ez dute polemikarako arrazoirik ikusten, tradizioa dela diote. Arrazakeriaren aurkako kolektiboek, aldiz, salatu dute arrazismoa eta arraza-bereizkeria modu bat dela.
Bigarren eskuko jolasak, berriak, birziklatuak… Denetik banatu dute, baina ez apurtutakorik. Ekonomia zirkularrean oinarritutako hainbat proiektu bultzatu dituzte San Frantziskoko auzokideek, baita Baltasarren lantegi bat asmatu ere.
Lasarte-Orian, Andoainen, Hernanin, Orion, Getarian, Lezon, Urnietan, Lekeition eta Derion, esaterako, bertan behera utzi dituzte Errege Magoen desfileak, eta frontoi edo kiroldegietan egin diete harrera herri askotan. Hiriburuetako desfileak, aldiz, iragarri bezala egin dira.
Errege Magoak haur guztientzat opariz beteta iritsi dira Euskal Herrira. Honelakoak izan dira Errege Magoen desfileak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.
Baztan aldean, Zigan, izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioa, eta "Hiru erregeekin" kanta berreskuratu dute. Lide Hernandok bertsio berria abestu du eta Iker Laurobarekin batera eskaini digu.
Bidali zure Gabonetako marrazkia! Gainera, marrazkia bidaltzen duten 3 klubeko kideen artean 3 klubaren opari sorta zozkatuko dugu. Urtarrilaren 7a izango da parte hartzeko azken eguna.
Aurten ere, webgunean eskatu ahal izango dizkiezu zure opariak Olentzero eta Errege Magoei. Gutuna bidali bezain laster irakurriko dute zure idatzia, eta dena prestatzen hasiko dira. Ez utzi azken egunerako!
Asko edo gutxi, Gasparrek, Meltxorrek eta Baltasarrek beti egiten dute zerbait uzteko modua. Baina beharbada oparirik onena, umeen ilusio eta xalotasuna izaten da.
Istripua kabalgatan parte hartzen ari zen traktoreetako batek kontrola galdu duenean gertatu da. Maldan behera joan da eta horma baten kontra talka egin du. Ikerketaren arabera, traktoreak "akats mekanikoa" izan du.
Hiru Errege Magoak zeramatzan trena 11:00ak aldera iritsi da trena Renfeko Dato kaleko geltokir,. Bertaratutakoak agurtu ondoren, Meltxor, Gaspar eta Baltasar hiru ibilgailu klasikotara igo dira hiriko kaleetan barrena ibiltzeko.
Errege Magoak dromedario gainean sartuko dira Magdalenako zubitik, hau da, Donejakue bidea hiriburura sartu ohi den zubitik. Horretaz gain, aurten karroza berriak estreinatuko dituzte.
Aurten ere, zure opariak eskatu ahal izango dizkiezu Olentzerori eta Errege Magoei webgunean. Gutuna bidali bezain laster irakurriko dute zure idatzia, eta dena prestatzen hasiko dira. Ez utzi azken egunerako!
Gasteizek gabonetako ekitaldiak azaroaren 26an hasiko ditu argiekin. Desfileak, izotz-pista, txirrista, argiak eta haurrentzako ekintza ugari izango dira 2022ko Gabonetan.
Azken aste honetan 100 opil eta galette saldu dituzte egunean; gaur, gehiago izango dira. Berterreix okindegia izen bereko familiarena da; Bruno jada hirugarren belaunaldia da.
Ekialde urrunetik Euskal Herriraino iritsita, Errege Magoek bart opariak utzi dituzte hainbat etxetan. Liburu, jostailu eta jantziak ekarri dituzte, batez ere.
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Iruñeko kaleetan ibili dira haurrek idatzitako gutunak jasotzen. Ekialdeko maiestateek udaletxeko plazan amaitu dute desfilea.
Pandemiaren ondorioak hasieratik eta gertutik pairatu dituzte: bisita gutxiago, distantzia gehiago... Eta horrek emozioak azaleratzean du eragina. Horrexegatik gaur egun berezia izan dute.