Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Pello Reparaz musikaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB MEDIA

Aurretik, Marta Elvira kolaboratzaileak "Euskalduna naiz" atal berria estreinatuko du.

  • Pello Reparaz Gaztea Sarietan

    Pello Reparaz Gaztea Sarietan. Argazkia: EITB Media

Gaurko gonbidatua Pello Reparaz izango da "Biba Zuek!" saioan. Zetak taldeak orain arte izan duen ibilbide laburrean arrakasta handia izan du, eta horretaz eta bestelako kontuez jardungo dute musikari arbizuarrarekin. Ana Goitiak eta Mikel Elizegik lagunduta egongo da Reparaz platoan.

Aurretik Marta Elvira kolaboratzaileak Euskalduna naiz atal berria estreinatuko du saioan. Orain arte Euskaraldiarekin bat egiten zuen atala aurkezten zuen eta hemendik aurrera Euskalduna naiz izena hartuko du Elviraren atalak.

Saioaren azken minutuak, beti bezala, Aritz Ganboa artzainarekin emango dituzte.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatutako "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.