Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Mikel Perez "El Conquistador del Caribe"ko irabazlea, gaur, "Biba Zuek!"en

EITB MEDIA

Aurretik, ezbehar handiak pairatu dituzten eta, ondorio larriekin bada ere, bizirik atera ziren zenbait gonbidatu hartuko ditu saioak.

  • Mikel Perez

    Mikel Perez. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur "Biba Zuek!" saioak ezbehar handiak pairatu dituzten eta, ondorio larriekin bada ere, zorionez, bizirik atera ziren gonbidatuak hartuko ditu. Asier Zabaletari, adibidez, hiru urte zituenean Donostiako Aste Nagusiko su artifizialek gainean eztanda egin zioten, eta, ondorioz, iktus bat izan zuen. Egun, 39 urte ditu, baina ezin du bizitza normalik egin.

Bigarren orduko gonbidatua Mikel Perez izango da, iazko "El Conquistador del Caribe" saioko irabazlea. Marta Elvira eta Jon Garate lagun izango ditu, eta saioaren bukaeran, asteazkenero bezala, Aritz Ganboa artzainari ongietorria emango diote platoan.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etan hasita, zuzenean, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiaren eskutik.