Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

'Aurrera egin badugu' dokumentala hizpide, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Hondarribiko Jaizkibel konpainiak sortu duen lana aurkeztuko dute Oihana Etxebarrieta konpainiako kapitainak eta Julen Hernandez lanaren zuzendariak.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren aurkezleak

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, saioaren aurkezleak. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, Hondarribiko Jaizkibel konpainiak sortutako Aurrera egin badugu dokumentala izango dute mintzagai. Horretarako, Oihana Etxebarrieta Jaizkibel konpainiako kapitaina eta Julen Hernandez ikus-entzunezko lanaren zuzendaria hartuko dituzte platoan.

Dokumentalak elkarrizketa formatua du eta, bertan, Jaizkibel konpainiako Arantxa Urretabizkaia, Jaime Altuna eta Oihana Etxebarrieta kideek Garbiñe Biurrun, Kattalin Miner eta Itziar Ituño elkarrizketatu dituzte, ikuspuntu zabalak, anitzak eta ezberdinak topatzeko.

Lana otsailaren 5ean estreinatu zuten Hondarribian bertan, eta ostiral honetan Maddalen Arzallusen eta Xabier Sukiaren saioan aurkeztuko dute.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.