Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etatik aurrera

Hilario Arbelaitz sukaldaria izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, Gaztea Cover lehiaketaren berri emango dute Ainhoa Urretabizkaia Gazteako esatariak eta Maialen Gurbindo eta Leire Letu abeslariek.

  • Hilario Arbelaitz sukaldaria "Gure Kasa" saioan egindako elkarrizketan

    Hilario Arbelaitz sukaldaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaztea Cover lehiaketa izango dute hizpide "Biba Zuek!" saioan gaur arratsaldean. Nork bere logelatik edo etxeko edozein txokotatik nahi duen talde edo bakarlariaren kantua bideoz bidali behar du. Epaimahaia hiru kidek osatuko dute: Maialen Gurbindok (Chica Sobresalto taldeko eta "OT 2020" saioko kidea), Iñigo Etxezarretak (ETS) eta Leire Letu abeslariak. Gurbindo eta Letu saioan izango dira, Ainhoa Urretabizkaia irrati esatariarekin batera, aurten Gazteak estreinatuko duen lehiaketaz hitz egiteko. 

Saioaren bigarren orduan, Hilario Arbelaitz sukaldaria hartuko dute gonbidatu Maialen Arzalluzek eta Xabier Sukiak. Horren osabak eta aitak familiako baserriaren zati bat sagardotegi bihurtzea erabaki zuten 1940. urtean. Hilariok hartu zuen jatetxearen ardura gero, eta sukaldaritzaren goi mailara eraman zuen Zuberoa jatetxea. Besteak beste, Espainiako Gastronomia Saria eta Euskadi Gastronomia Saria lortu ditu Arbelaitzek. 

Bestalde, turismoa egiten jarraituko dute ETB1eko saioan; asteazken honetan, Santurtzin izango da Izaskun Moyano

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.