Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etatik aurrera

Jasone Osoro idazlearekin solasaldia, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, 'Bizipoza' egitasmoan parte hartu duten Aspanovas eta Aspanogi elkarteen berri emango dute.

  • Jasone Osoro, "Go!azen" liburu bildumaren idazlea

    Jasone Osoro 'Go!azen' liburu bildumaren idazlea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, Bizipoza proiektuan parte hartu duten bi elkarteren lana ezagutaraziko dute "Biba Zuek!" saioan. Aspanogi eta Aspanovas haur minbizidunen eta beren gurasoen elkarteak dira. Elkarteen helburua minbizia duten adingabekoei eta beren familiei arreta osoa eskaintzea da, bai ospitaleko eremuan eta bai ospitaletik kanpo. Bizipoza proiektuaren barruan elkarteek egin duten bideoklipa aurkeztuko dute osteguneko atalean. Piraten indarra du izena, eta, horretarako, Amaia Agirre bertsolaria hartuko dute platoan, berea baita letra. Amaia Agirreren alabak ere minbizia izan du, eta egoera nola bizi izan duten kontatuko du.

Ondoren, bigarren orduko gonbidatua Jasone Osoro idazlea izango da. Osorok bi lan berri aurkeztuko ditu, Festa eta Asteburu bat eskiatzen, "Go!azen" bildumaren laugarren liburua.

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.