cerrar buscador

Bizipoza

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarte desberdinei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede.

Bizipozak bizipoza du misio (hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik) eta auzolana du bisio (deneriko herritar, talde eta erakundeek osaturiko bolondres sarea osatzea).

EiTB-k bat egiten du Bizipozaren misioarekin eta elkartearen bozgorailu izan nahi du. Elkartasun harremanak euskaraz sortzeko Bizipoza osatzen duten elkarteek landutako mikrodokumentalak eskaintzen dizkizugu: