Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Aitor Lopez Rekarte Realeko jokalari ohia, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Ulertuz Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkarteak 'Maskorraren ipuina' bideoklipa aurkeztuko du.

  • Aitor Lopez Rekarte, Realeko jokalari ohia

    Aitor Lopez Rekarte, Realeko jokalari ohia. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Bizipoza proiektua hizpide hartuta, elkarte asko pasatu dira "Biba Zuek!" saioaren platotik haien bideoklipak aurkeztera. Gaur arratsaldean, Ulertuz Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea izango dute saioan, eta ekimenaren azken bideoklipa aurkeztuko dute. Abestiaren izenburua "Maskorraren Ipuina" da, Miren Amurizak egin du letra eta ahotsa Aiora Renteriak jarri dio.

Bigarren orduko gonbidatua Aitor Lopez Rekarte Realeko jokalari ohia izango da. Bonba ezizenez ere ezagutu genuen Realean jokatzen zuenean, aitari ere horrela deitzen baitzioten. Larunbateko Errege Kopako Finalari buruz arituko dira berarekin. 

"Biba Zuek!" gaur izango da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.