Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Gorka Iraizoz izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Euskal Herriko Itzuliaz hitz egiteko, Julian Eraso eta Xabier Usabiaga hartuko dituzte solaskide.

  • Gorka Iraizoz Athletic Clubeko atezain ohia

    Gorka Iraizoz Athletic Clubeko atezain ohia. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Hilabeteko azken "Biba Zuek!" saioan, kirola izango dute hizpide nagusi.

Alde batetik, lehenengo orduan, Euskal Herriko Itzulia lasterketaz arituko dira. Apirilaren 5etik 10era bitartean izango da, eta Bilbon hasi eta Eibarren bukatuko da. Itzuliaz hitz egiteko, Julian Eraso zuzendaria bera izango dute gonbidatu, baita Xabier Usabiaga ETBko aurkezle eta txirrindularitzan aditua ere.

Bestetik, bigarren orduan, Errege Kopako finalari buruz arituko dira Gorka Iraizoz Athletic Clubeko atezain ohiarekin. Imanol Agirretxerekin batera, ETB1ek zuzenean eskainiko duen Kopako finaleko saioan esatari lanetan ibiliko da. Zuzeneko konexioak, berriz, Donostiatik egingo ditu Izaskun Moyanok Realzale batzuekin.

"Biba Zuek!" astelehenenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.