Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Iera Agirre pilotaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehenbiziko orduan, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak neurri txikiko gonbidatuekin hitz egingo dute.

  • Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi txapeldunak

    Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi txapeldunak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan, neurri txikiko gonbidatuak izango dituzte lagun platoan. Egoera horrek dakarzkien abantailei eta desabantailei buruz hitz egingo dute.

Ondoren, Iera Agirre pilotaria hartuko dute solaskide. Leitzakoa eta Maite Ruiz de Larramendi izan ziren binakako Laboral Kutxa Masterraren txapeldunak, Irunen jokatu zen finalean. Agirre Mikel Markezek eta Mikel Elizegik lagunduta egongo da platoan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en,