Biba Zuek
18:00etan
Emakumezkoak eta herri kirolak hizpide, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Nerea Sorondo eta Karmele Gisasola herri kirolariak izango dituzte gonbidatu. Aurretik, espeleologiaz arituko dira.
-
Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus saioaren aurkezleak. EITB Media
Gaurko "Biba Zuek!" saioko lehen zatian espeleologiaz arituko dira, eta Euskal Herriko ezkutuko bazter zoragarri bezain misteriotsuak ezagutuko dituzte gonbidatuei esker.
Bestalde, Nerea Sorondo eta Karmele Gisasola herri kirolariak izango dituzte saioaren bigarren orduan. Nerea Sorondo nafar herri kirolaria da, aizkora proban eta trontzan aritzen dena. Bitan irabazi du Euskal Herriko Trontza Txapelketa eta beste bi aldiz Euskal Herriko Aizkora Txapelketa. Karmele Gisaola, berriz, Mallabiko herri kirolaria da. Ingude-jasotze, txinga eramate eta trontzan aritzen da. Harri-jasotzaile ere badabil. Bi urtez izan da Euskadiko Ingude-Jasotze Txapelketako irabazlea.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.