Biba Zuek
18:00etan
Elikadura-jokabidearen nahasmenduei buruz, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Bigarren orduan, Aukeran dantza konpainiako Edu Muruamendiaraz izango dute solaskide nagusi.
-
Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB Media
Lehen orduan, pandemia garaiak eta sare sozialek elikagai nahasmenduetan izan duten eraginaz arituko dira "Biba Zuek!" saioan gaur. Horri buruz hitz egiteko, egoera hori bizi izan duten bi lagunen testigantzak entzungo dituzte Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.
Ondoren, Edu Muruamendiaraz dantzariaren ibilbidea berrikusiko dute. Aukeran dantza konpainiaren sortzaile, koreografo eta zuzendaria da Edu. Taldeak 20 urte baino gehiago daramatza dantzan eta martxan.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.