Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

Audientzia

Inoizko audientziarik onena lortu du "Biba Zuek!" saioak asteartean

EITB Media

ETB1eko arratsaldeko saioa harrera bikaina izaten ari da lehen denboraldi honetan, eta ekainean % 27,3ko hazkundea izan du aurreko hilabeteko datuekin alderatuta.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioan.

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus "Biba Zuek!" saioan.

"Biba Zuek!" saioak inoizko audientziarik onena lortu du asteartean: % 6,4ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 13,6ko kuota. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Joseba Apaolaza aktorea izan dute gonbidatu nagusi, eta saioaren lehen orduan Ilari Arrizabalaga eta Iratz Urkizu musikarien lana ezagutu dute.

ETB1eko arratsaldeetako "Biba Zuek!" saioa audientziaren harrera bikaina izaten ari da eta hazkunde etengabea erakutsi du bere lehen denboraldi honetan. Ekainean, adibidez, maiatzeko audientzia datuekin alderatuta % 27,3ko hazkundea izan du eta arratsaldeetako telebista eskaintzaren artean bere tokia finkatu du. Hilabete honetan, bataz beste, % 4,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 11,0ko kuota bereganatu ditu.

Ostegunean, Joxe Mari Iriondo

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Joxe Mari Iriondo kazetaria elkarrizketatuko dute ostegun honetan eta gonbidatuak haren ibilbidea errepasatuko du. Gainera, lehen orduan dieta begano baten aldeko apustua egin duten pertsonak elkarrizketatuko dituzte.