Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Arraunaz, Iker Zabala Santurtziko entrenatzailearekin, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan birziklatzea izango dute hizpide, eta Ana Andizabalen eta Aitor Alvarezen proiektuak ezagutuko dituzte.

  • Iker Zabala Santurtzi traineruko entrenatzailea

    Iker Zabala Santurtzi traineruko entrenatzailea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, birziklatzeaz eta horrek dakartzan onurez hitz egingo dute. Batetik, Aña Andiazabalek Iletegia aurkeztuko du, artileari bigarren aukera ematen dion proiektua. Bestetik, Aitor Alvarezekin Basq Company ezagutuko dute, birziklatutako materialarekin zapatilak eta arropa egiten dituen enpresa. 

Bigarren orduan, arraunaren inguruan arituko dira Iker Zabala Santurtziko entrenatzailearekin. Iaz Eusko Label Liga irabazi zuen Santurtziko Soterak, eta aurtengo txapelketa asteburu honetan hasiko da. 

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak arratsaldero zuzenean gidatzen dute "Biba Zuek!" saioa, 18:00ak eta 20:00ak bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en.