Publizitatea
Itxi

2021/07/22

08:31

Biba Zuek

18:00etan

Arraun kontuak hizpide Ibon Gaztañazpi kirol esatariarekin, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, lehen bandera irabaztearen bizipenaz arituko diren hiru gazte arraunlari gogotsu gonbidatuko dituzte, Orio, Ondarroa eta Arraun Lagunak taldeetakoak.

  • Ibon Gaztañazpi kirol esataria.

    Ibon Gaztañazpi kirol esataria. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arraun kontuei buruz arituko dira osteguneko "Biba Zuek!" saioan. Horretarako, lehen bandera irabaztearen bizipena izan duten hiru arraunlari gonbidatuko dituzte; hain zuzen ere, Orio, Ondarroa eta Arraun Lagunak taldeetako hiru gazte arraunlari gogotsu izango dira platoan eta, besteak beste, euren ibilbideko lehen bandera irabaztean zer sentitu duten azalduko dute.

Osteguneko gonbidatu berezia, gainera, Ibon Gaztañazpi Euskal Telebistako estropaden zuzeneko emanaldien kirol esataria izango da.

Halaber, Vidal Salcedo medikuaren aholkuak, Xabier Orbegozoren erreportaje freskoak eta Ana Goitiaren kontu bitxiak izango dituzte.

Arrauna eta beste hainbat kontu interesgarri, gaurko "Biba Zuek!" saioan, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;