Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Nerea Alias aurkezlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioko lehen orduan, berriz, buruko osasunaz hitz egingo dute. Maitane Ormazabal bidelagunak eta Mikel Elizegi kolaboratzaileak atal berriak estreinatuko dituzte.

  • Nerea Alias

    Nerea Alias. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, Nerea Alias aurkezlea izango dute gonbidatu "Biba Zuek!" saioan. Aste honetan bertan, ibilbide profesional berriari ekin dio Nereak ETB2ko "Esto No Es Normal" lehiaketan, aurkezle arituko baita bertan denboraldi honetan. Bada, norabide berri hori aprobetxatuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak kazetaria elkarrizketatzeko. Jon Garatek ere artxibo polita prestatuko dio ETBn ibilbide luzea duen anoetarrari.

Saioko lehen orduan, bestalde, buruko osasunaz hitz egingo dute eta Maitane Ormazabal bidelagunak atal berria estreinatuko du. Izan ere, astean behin, platoan bertan izango da eta testigantza ematera datorrenetako bati elkarrizketa berezi bat egingo dio. Mikel Elizegik ere atal berria estreinatuko du: Happy bank lehiaketatxo ibiltaria; eta, egunero bezala, Aritz Ganboak kontu interesgarriak ekarriko ditu.

Berrikuntza gehiago denboraldi honetan

Atsedena hartu ostean, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gogotsu ekin diote bigarren denboraldiari, eta arratsaldeak entretenigarri egitea izango dute aurtengoan ere helburu. Erronka horretan, baina, ez dira bakarrik egongo, luxuzko kolaboratzaile berri bat izango baitute bidelagun: Xabier Amuriza. Gainera, astean behin, Albina Stardust drag artistak platoa bisitatuko du, eta kolaboratzaile berrien zerrendari Lexeia Larrañaga "Natura Bizia" saioko zuzendaria gehituko zaio.

Ikasturte honetan, dena den, ez dira faltako saioko kolaboratzaile mitikoak: Vidal Salcedo medikua, Agus Barandiaran musikaria, Marta Elvira, Jon Artano eta Ana Goitia kazetariak….  Asier Maiak ere ez du hutsik egingo bere etxeko txokotik. Gainera, ikusleek ere parte hartze berezia izango dute denboraldi berri honetan.

"Biba Zuek!" saioa, Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.