Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

2021/09/22

00:43

Biba Zuek

18:00etan

Ainhoa Etxebarria aurkezlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Astelehen honetan bertan ETB1en estreinatu den "Zurekin Bat" lehiaketaren inguruan hitz egingo du Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin. Aurretik, Euskal Herrian sortutako objektu bereziak izango dituzte mintzagai.

  • Ainhoa Etxebarria, "Zurekin bat" saioan

    Ainhoa Etxebarria, "Zurekin bat" saioan. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur arratsaldean, Ainhoa Etxebarria aurkezlea izango dute gonbidatu nagusi "Biba Zuek!" saioan. Irrati-esataria eta antzezlea ere bada Ainhoa, eta astelehen honetan bertan estreinatu du ETB1en "Zurekin Bat" lehiaketa berria. Ondarrutarrak aurkezten duen lehen lehiaketa da, eta nolako esperientzia izaten ari den kontatuko die Maddalen Arzallusi eta Xabier Sukiari.

Saioaren lehen orduan, berriz, Euskal Herrikoak diren eta bertan sortuak diren objektu bereziez hitz egingo dute.

Bestalde, Marta Elvirak bere jaioterria bisitatuko du, herrikideen iritziak jasotzeko; eta Antton Telleriak bere Anttonews bereziak ekarriko ditu. Horrez gain, Lexeia Larrañagak naturara eramango gaitu eta Aritz Ganboak platoa bisitatuko du.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta, astelehenetik ostiralera dugu ikusgai "Biba Zuek!" saioa, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;